

TOLOSAKO ARGIA.
ZUREA.
JARDUERA ETA HELBURUAK
1890ean Tolosako Udala bere Ur eta Argi sailetik energia elektrikoa banatzeko zerbitzua ematen hasi zen, herriko argiteria publikorako. 2001. urtean, Tolargi SL merkataritza-enpresa sortu zen, Tolosako udalerriaren zati batean energia elektrikoa banatzeko jardueraren legezko eskakizunak betetzeko.
Beraz, 130 urte baino gehiago dira tolosarren zerbitzuan, egunero zerbitzu hobea ematen saiatuz.
​
Tolargi enpresa sektore elektrikoaren bilakaera-prozesuarekin konprometituta dago, Energiaren eta Klimaren Plan Nazional Integratuaren (2021-2030) helburuak betetzeko, ekonomia deskarbonizatzeko, energia-eraginkortasuneko neurriekin, berriztagarrien integrazioarekin eta ingurumen-babesarekin.
​
Banaketak berotegi-efektuko gasen deskarbonizazioa eta murrizketa sortzen ditu, erregai fosilen ordezko energia-irtenbideak emanez eta energia garbi eta berriztagarrien bidez sorkuntza integratzea ahalbidetuz.
​

BANAKETA EREMUA

Banaketa-eremua Tolosako udalerrian dago. Tolargi SL-k urtean 25 Gwh hornitzen ditu, gutxi gorabehera, 6.250 hornidura-puntutan
25
Gwh/urtean
6.250
Hornidura-puntu
INSTALAZIOAK

Tolargi, estación energÃa eléctrica

Tolargi, estación energÃa eléctrica

Tolargi, estación energÃa eléctrica
Tolargi SL-k azpiestazio bat du, San Esteban auzoan kokatua. Halaber, banaketa egiteko, 22 transformadore ditu, 17 transformazio-zentrotan instalatuta. Halaber, 4 sekzionamendu-zentro ere baditu.
​
Horniduraren kalitatea da gure helburu garrantzitsuenetako bat, hots, gure banaketa-sarera konektatutako kontsumitzaileei ematen diegun zerbitzuaren fidagarritasuna eta segurtasuna. Horniduraren kalitatea bi adierazle nagusiren bidez neurtzen da.
​
-
TIEPI: erdi-tentsioan instalatutako potentziaren etete-denbora baliokidea da, hau da, kontsumitzailea urtebetez hornidurarik gabe dagoen batez besteko denbora.
​
-
NIEPI: NIEPI: erdi-tentsioan instalatutako potentziaren etendura-kopuru baliokidea da, hau da, argirik gabe zenbat aldiz geratzen den kontumitzaile bakoitza.
Azken urteko, 2024, argindar-horniduraren kalitate datuek, TIEPI=0 eta NIEPI=0, enpresa banatzaile onenetakotzat jotzen gaituzte, eta gure helburua kontsumitzaile guztiei emandako zerbitzua mantentzea eta hobetzea da.
ESTEKAK/KONTSUMOA
EZAGUTU ZURE KONTSUMOA
Kontsumoa ezagutu nahi baduzu, sartu hemen
Tolargiko kontsumitzailearen atarian, kontsumoaren datuak erraz eta azkar eskuratu ditzakezu:
(Lotura jarraitu, "Bulego birtuala"-ra eramango zaitu. Bertan "Gune Pribatua"-n sartu, eta bertan jasoko duzu hornidura-puntuarekin lotutako informazio guztia.
Bestalde, bulego birtuala euskaratzeko lanetan ari gara, lehenbailehen egin nahi dugu hori).
Datadis Espainiako energia elektrikoaren banatzaile nagusiek sortutako plataforma bat da, kontsumo-datuak erraz eta azkar eskuratu ahal izateko.

KONTAKTUA
BULEGOKO TEL.
943 650 065
MATXURAK SAREAN
900 373 342
Rondilla Kalea 34 B
20400 TOLOSA